XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) eta apirillean etorten nintzan etxera.

Txispamendiko mendian baso aundiak ziran inguruan, eta zaintzea fazila zan.

Aume batzuk egin arte, bi ilebete egin nebazan.

Urreko gizon batek, Anastasiok, beren emaztea gure Indusiko auzokoa eban, da alan ezaguntasuna egin gendun.

Egun baten, beste gizon bategaz etorri zan, auntz bat umeduna saltzeko beste gizon orreri.

Auntz bat neukan aume bi eginda, ta esne askokoa.

Ba umea eukala gaixorik, eta medikuak agindu eutsala auntzaren esnea umearentzako, ta ume bikoa saltzeko.

Nik ezin neikela saldu aitaren barri barik.

Eta Anastasiok, berotuta:

- A mesedea ez egitea da umea gaixorik daukan gizon bateri.

Aitak esango dau: Ondo egin dok.

Alan da be, ez neutsan emon.

Baña esan neutsan:

Biar dator aita.

Orduan eroango dozu.

Baña oin etxera auntzak eroan da esnea batuko dautsagu berari.

Batu auntzari esnea eta lapiko bat bete eroan eban.

Urrengo egunean, goizean, etorri zan gizon ori ostera be Anastasiogaz.

Aita oraindik ez zan etorri, eta esan neutsan:

- Trankil, gizona.

Aita arratsaldean dator.

Baña orain be esnea batu ta eroan.

Eta pozik, bera be bai eta Anastasio be bai.

Arratsaldean etorri zan aita, ta eurak be bai.

Egin eben tratua, eta auntz ori aume biakaz eroan eurien.

Auntz ona zan, izan be.

Gero be beti ziran esker emoten.